2010 Irteerak

Datorren urteko irteeren egutegia prest dago jada, blogaren eskuinean dagoen "2010 Irteerak" da.

Iradokizunak eskertzen dira, iazko egutegiari copiar-pegar egin zaio.

2010 Lizentzia

Datorren urterako dena prestatzen hasi beharra dago eta gaizki iruditzen ez bazaizue datorren asteartea, hilak 22, bilera egingo da Ibarrako kultur etxean zazpi terdietan.

 Lizentzia egin nahi duenak eraman ditzala azpiko linketan eskatzen direnak, atzera-aurrera ez ibiltzeko:

-Lizentzi eskaera

-Ordainagiria

Kontutan izan aurten bi lizentzi mota daudela, lehena Euskadiko federakuntzarena (80 euro eta Euskadin bakarrik baliogarria) eta eta bigarrena Espainiako federakuntzarena (85 euro eta denean balio duena). Printzipioz hobea da Espainiakoa ateratzea.

 

 http://www.gtxe.org/

 

http://www.gtxe.org/datos/200910281200240.Requisitos%20licencia%20Cicloturista.pdf?ficherosPage=2

 

http://www.gtxe.org/datos/200910261127170.Solicitud%20de%20licencia%202010%20(cicloturismo).doc?ficherosPage=2

 

Gogoratu:

Abenduak 22 asteartea 19.30 Ibarrako kultur etxea.

Ezin duenak eman diezazkiola paperak beste norbaiti.

 

Zuen lagunei ere komentatu, ez dauzkat denen helbideak eta telefonoak.

 

P.D. Seguru pribatuarena standbyean dago, gehiago ordaindu nahi ez bada ez da erreza zerbait hobea aurkitzea.

Arropa eskaera

Egunon aspaldikos.

      Izenburuak dioen bezela arropa eskaera berria egiteko intentzioa dago, aurreko aldian eskatu ez zutenentzako edo zerbait gehiago nahi dutenentzako. Bilera datorren Azaroaren 6an izango da, ordua 19:30 Ibarrako kultur etxean(aldaketarik ezean). Interesa dakiokeen edonori abisua pasa mesedez. Norbaitek azaldu ezin badu ez dago arazorik, esan diezaiola edonori zer nahi duen eta zein neurri eta listo. Prezioak honakoak dira:

 

MAILOT MANGA MOTZA: 32.20 EURO

MAILOT MANGA LUZEA: 36.80 EURO

TXAKETA TERMIKOA(3 KAPA): 78.20 EURO

TXALEKO TERMIKOA(KAPA 1): 66.70 EURO

KULOTE MOTZA: 44.25 EURO

KULOTE PIRATA: 57.47 EURO

KULOTE LUZEA: 60.92 EURO

MANGITOK: 17.25 EURO

PERNERA LUZEK: 22.35 EURO

 

Prezio hauei BEZ edo IVA gehitu behar zaie, %18

 

Bestalde, norbaitek erabili ez duen eta aldatu edo itzuli nahi duen arroparik balu bidali dezala bere eskaera helbide honetara eta ahal dena egingo da.

 

ibarrakozikloturistataldea@gmail.com

 

Gogoratu:

Azaroak 6 ostirala.

Ibarrako kultur etxea.

19:30

 

http://ibarrakozikloturistataldea.blogspot.es/img/IZTarropa.jpg 

 

Argazki batzu

Iepa,

     Hemen dauzkazue argazki batzu, momentu honetan ordenagailu honetan daudenak dira, ahal dudanean besteak igoko ditut.

Por tzierto Josu, zenbat ordaindu zenion argazkilariari horrenbeste argazki ateratzeko?

 

http://ibarrakozikloturistataldea.blogspot.es/img/LarraLarrau2.jpg 

http://ibarrakozikloturistataldea.blogspot.es/img/LarraLarrau3.jpg 

http://ibarrakozikloturistataldea.blogspot.es/img/LarraLarrau4.jpg 

http://ibarrakozikloturistataldea.blogspot.es/img/LarraLarrau5.jpg 

http://ibarrakozikloturistataldea.blogspot.es/img/LarraLarrau1.jpg 

http://ibarrakozikloturistataldea.blogspot.es/img/LarraLarrau6.jpg 

Gure laguna

Iepa aspaldikos!

     Marmotteko argazkik ikusten ari nintzen eta zeinekin topo egingo eta gure,nire lagunakin. Gogoratuko zerate kasko gorriko MAKINA horrekin ezta? Ez dakit zuei baino neri Telegrapheko igoera erraztu ziten. Zoragarri Andaluxiarra.

 

http://ibarrakozikloturistataldea.blogspot.es/img/GureLaguna.jpg

 

Lagun zaharrez gogoratzea pozgarria izaten da. 

Bazkariko ondorioak

Globerillos! zemuz biharamuna?

    Egia esan atzoko bazkaria primeran atera zen eta gaueko parranda oraindik hobea. Atzo denok erasotu genuen eta lasterketa mugitua izan zen, eskertzekoa benetan. Kronikarik ez da izango, hobe gainera.

    Datorren urterako hainbat gauzetaz hitzegin genuen eta hauek dira:

-Bilera bat IZTko arropa eskatu nahi dutenentzat, aurrez abisatuko da.

-Bileraren bat lizentzia egin edo seguru pribatua egiteko.

-Abendua edo Urtarrilean Somporten edo iraupen eskiko stage bat. Samuel jauna irakasle nagusi bezela, makina!

-Ekaina edo uztailean Dolomitetan aste bat pasatzera. Granfondo Marco Pantani egiteko aitzakiarekin edo ez, ikusiko da.

 

Eta nola ez, horrelako bazkari gehiago antolatu behar dira!

 

Liderrantzat lan egiten!!!

http://ibarrakozikloturistataldea.blogspot.es/img/LarraLarrau.jpg 

Irailak 19 bazkaria

Egunon danoi!

   Zemuz hasi dezue astea? lan da lan? nik ere lan pixka bat egin beharra neukan eta larunbateko bazkarirako Astelena jatetxera hotsegin dut. Asteburuko menua esan diot(25 euro) eta momentuz 21 globero gaude.

  Beraz larunbaterako plana:

- 9:00 Ibarrako plazan beti bezela irteera egiteko (Gogoratu datorren urteko kalendarioa egin bitartean irteerak 9:00 direla)

- 13:00 Tolosako Orbela tabernan bazkaltzera joan aurretik trago pare bat hartzeko(Astean zehar ahu aldatu liteke, zerbait jartzeagatik da)

- 14:00-14:30 Astelenan bazkaria.

 

Bazpare astean zehar begiradatxoren bat bota blogari aldaketarik dagoen ikusteko.

Larunbaterarte.

Izan untsa

Larra Larrau 2009

IZT zaleok hemen doakizue Larra Larrau 09 kronika, argazkiez lagundurik noski!

    Izabara ostiral atsaldean abiatu ginen, nahiz eta zeregin handirik ez eduki lasaitasunakin ibiltzea hobea izaten da

   Arratsaldeko betebeharrak egin(dortsalak hartu bakarrik) eta afaldu ondoren azken tragoa hartzera Kartutxo tabernara joan ginen lotara joateko goizegi bait zen. Lagunarten egon eta gero  denok deskantsura.

http://ibarrakozikloturistataldea.blogspot.es/img/IzabaKartutxo.jpg 

“Ibarrako dandia” Josu, “Vinokourov” Koldo, Iñaki, “Kulebras” Unai, eta ahaztuko naizen beste norbait luzean irten ziren, besteok motzarekin nahiko izango genula pentsatu genun.

 

   Larunbat goizak ongietorri hotza eskeini zigun, 9 ºC inguru eta bizikleta gainean lanean hasteko irrikitan geunden pixkat berotzeko, hala ere lehenbizi tolosaldeko mito batekin argazkia.

Larra Larraukoa Jofresan itzulera ote da?

http://ibarrakozikloturistataldea.blogspot.es/img/LarraLarrauIrteera.jpg 

Lehen kilometroak argazki batzu egiteko baliatu genituen zeren ondorengo hotz eta lainoak nahiko lan eman bait zuen.

Tejen aurpegin hotza nabari da!

http://ibarrakozikloturistataldea.blogspot.es/img/LarraLarrauBelagua.jpg 

 

Pixkanaka berotuz.

 

 

http://ibarrakozikloturistataldea.blogspot.es/img/LarraLarrauBelagua1.jpg

 

eta ahoa irekitzen hasita

 

http://ibarrakozikloturistataldea.blogspot.es/img/LarraLarrauBelagua2.jpg

 

http://ibarrakozikloturistataldea.blogspot.es/img/LarraLarrauBelagua3.jpg  

Jon non ikusi da taldeko lider bat horrelako bizarrakin eta holako argazkia ateraz? Hurrengorako ondo afeitatuta eh!

http://ibarrakozikloturistataldea.blogspot.es/img/LarraLarrauLiderra.jpg 

Udaran zehar ez dezue bizikleta gehiegi ikutu, ipurdi horiek propagandarako jaio direla dirudi. “O” eliptikoak ikusten dira.

http://ibarrakozikloturistataldea.blogspot.es/img/LarraLarrauBelagua4.jpg 

Belaguako eski eskolara iritsi bitartean eguzkia bidai lagun bikaina izan zen baino handik aurrera behe laino itxia sartu zen eta hotzaz aparte ez genun ezer ikusten 10 metroz haratago.

http://ibarrakozikloturistataldea.blogspot.es/img/LarraLarrauBelagua5.jpg 

 

Behin San Martingo harria igarota aldapan behera sartu ginen eta baliteke eguneko momenturik deserosoena bertan bizitzea. Santa Engrazirako bidea oso maldatsua eta zoru oso txarrekoa da, horri eguraldi hotza gehitu behar zaio.

    Larraineko maldak hasi bitarteko sasi ordeka bikain etorri zen giharreak eta hankako behatzak berotzeko. Edozerren beharra zegoen Larraine igotzeko eta igoeran zeuden 20 ºC ederki lagundu ziguten ez bait genuen berorik jasan, hala ere sufritu behar  izan genuen, argazkiak lekuko.

http://ibarrakozikloturistataldea.blogspot.es/img/LarraLarrauLarraine.jpg 

 http://ibarrakozikloturistataldea.blogspot.es/img/LarraLarrauLarraine1.jpg   Larraineko azken metroak Etxaberentzat,

http://ibarrakozikloturistataldea.blogspot.es/img/LarraLarrauLarraine2.jpg 

Tejerentzat,

http://ibarrakozikloturistataldea.blogspot.es/img/LarraLarrauLarraine3.jpg 

eta Raulentzat.

http://ibarrakozikloturistataldea.blogspot.es/img/LarraLarrauLarraine4.jpg 

Behin Larraine igota Izabarainoko ibilbidea oso erosoa zen eta ez zigun inongo lanik eman motza egin genuenei, luzea egin zutenek eritzi ezberdina izango dute seguruenik.

  Helmugara iritsitakoan betikoa, urteroko makarroi bikainak, txorixoa eta hainbat txerriki gehiago eta tertuli pixkat. Batzuek masaia ere hartu zuten.

Indurain ere bertan izan zen, argazkian Raulekin.

http://ibarrakozikloturistataldea.blogspot.es/img/LarraLarrauHelmuga.jpg 

Orain denboraldia amitzeko Irailaren 19ko bazkaria geratzen da, aurtengo urtea errepasatu eta datorrena prestatu. Zein dira helburuak? Flandriako tourra edo Amstel, Asteburuetako klasikak, Paris-Roubaix, Quebranta, Dolomitetan stage bat... Jendea animatzen joan dadila!

Irailak 5 Izabara

Udako oporren lasaitasunaren ondoren urteko azken proba handia geratzen da eta ez nola nahikoa, Larra Larrau.

Momentuz jende piloa gaude izena emanda eta azken orduko ezbeharrik ez bada bertan ikusiko gara denboraldiko azken izerdi sufrituak botatzeko.

Larra-Larrau lasai eta taldean egitekotan gara eta egia esan beste erremediorik ez da izango, udak ez du barkatzen eta amaitzeko nahikoa lan izango da.

Orain lo egiteko tokia aurkitzea geratzen da baino egongo ote da? Onena denok Kanpinera joatea.

itzulerakoan kronika idatzi beharko da eta argazki gehiago igo.

Bertan ikusiko gara.

Marmotte 2009

Dagoeneko ia bi hilabete dira Marmotte egin genuenetik eta oporren itzuleran bloga piztu beharra dago. Hemen dituzue 10 egun horien argazki batzu.

 

Lehen eguna, Izoard igo eta nahikoa, hankasartze polita egin nuen "libro de rutarekin"

 http://ibarrakozikloturistataldea.blogspot.es/img/Izoard.jpg

 

Nola ez, IZTko kapitaina eta Marmotteko talde burua egun gogor baten hasieran taldetik tiraka. Madeleinen gora

 

 

 

http://ibarrakozikloturistataldea.blogspot.es/img/Madeleine.jpg

 

Entrenamendu gogorra izan zen hau, Madeleine igo ondoren Glandon-Croix de Fer eta merezitako deskantsua

 

http://ibarrakozikloturistataldea.blogspot.es/img/CroixDeFer.jpg 

 

Probako eguna, egia esan zorte bikaina izan genuen, eguraldi ona eta bero gehiegi gabekoa, hala ere nekea ezin alde batera utzi.

 

Josu eta Jon irteeran

 

http://ibarrakozikloturistataldea.blogspot.es/img/MarmotteIrteera.jpg 

 

Glandonen gora, Jonek gorpuzkera bikaina, eguneko lehen mendatean gora oraindik

 

http://ibarrakozikloturistataldea.blogspot.es/img/MarmotteGlandon.jpg 

 

Galibierren gora ordea nahiko lan, argazkiak adibiderik onena

 

http://ibarrakozikloturistataldea.blogspot.es/img/MarmotteGalibier1.jpg 

 

Imanol ere ez zen libratu! ondoan Carlos bere hirugarren aldian, beterano bat jada.

 

http://ibarrakozikloturistataldea.blogspot.es/img/MarmotteGalibier2.jpg 

 

Alpe d'Huezen gorako argazkirik ez dago, nahiko lan izan zan zuzen juten eta hanka lurrean jarri gabe baino behin helmugan sufrimentu guztia ahaztu zitzaigun

 

http://ibarrakozikloturistataldea.blogspot.es/img/MarmotteAlpedHuez.jpg 

Ongietorri

 Kaixo danoi, ikusten dezuen bezela modernizatu beharra dago eta Ibarrako Zikloturista Taldea ezin da atzera geratu. Egin beharreko irteera eta bidaiak prestatzeko badakizue nora jo beharra dagoen.

Hau pixkat mugitzen hasteko Marmotteko argazki bat. EKIPAZO!!!!! Nola jun ginen Bourg d'Oisans bitarteko ordekan!!! Ikeragarri!

http://ibarrakozikloturistataldea.blogspot.es/img/MarmotteGalibier.jpg

IZT

ibarrakozikloturistataldea@gmail.com

Suscríbete

RSS | Atom

Contacto

Contactar

Albergado en:blogspot.es

Noticias: Noticias

Contador gratis contadorplus.com